EKAINAK 4AN, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA GASTEIZKO ZABALGANA AUZOAN.
Domingo Agirre, Legazpiko Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkarteak, aurten ere antobusa antolatu du jaira hurbiltzeko.
“Josi
ta josi” da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Lelo honen
bidez hauxe transmititu nahi dugu: aniztasunak eskaintzen duen
aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan
oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta errespetuaren
eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak.
Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz
egituratzailea izan behar dela jai giroan aldarrikatzea da 1994tik
guraso elkarteok antolatzen dugun Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren
helburu nagusia.
Helburu nagusi horretaz gain, eskola publikoak duen zeregina
azpimarratu nahi da aurten gizarte kohesionatua eta integratua lortzeko.
Publikotasunetik soilik lortu daitekeelako hezkuntza sistema inklusibo
eta ekitatiboa. Zabalganako eskola publikoak horren adibide ona dira,
aniztasuna aprobetxatuz eskola euskaldun, publiko, inklusibo eta anitza
lortu dutelako.
Egitaraua eta informazioa guztia
www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus
aurki daiteke. Domingo Agirre, Legazpiko Euskal Eskola Publikoko,
Guraso Elkarteak mundu guztia gonbidatzen du ekainaren 4an, Gazteizera
hurbiltzera, eta horretarako autobusa antolatu du.
AUTOBUSA
Noiz: Ekainak 4, Igandea
Irteera: Goizeko 10etan, Laubideko errotondan
Buelta: 18:30 Gasteizen
Prezioa: 5€ helduak, 3€ haurrak
Izena emateko: Eskolako idazkaritzan.