DENA PREST LARUNBAT HONETARAKO , BARETZETIK SUKALDERA
01/10/2019
San miguel baserrian larunbat honetarako herramientak dagoeneko prest dauzkate.
Aurtego tailerrak berritasunekin datoz, umeek urrengo tailerretan jaso ahal izango dituzten produktuak landatuko dituzte.
San Miguel baserritik esan digutenez, aurten gure txikiek lan asko izango dute barazkiak biltzen, landatzen eta lurra lantzen.
Produktuak jaso ondoren Mireia Alberdi, dietista-nutrizionistak, prestaturiko errezetak prestatuko ditugu, jubilatutako sukaldean.
Oraindik izena emateko aukera dago, animatu esperientzia polittaz gozatzera!