2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala


  •  SORTU ZURE BURUHANDIA!!!!


Apirilak 13an Domingo Agirreko Guraso Elkarteak antolaturik, buruhaundiak egiteko eskulan tailerra egongo da. Buruarinak markako kideak etorriko dira hau gidatzera.

Haurrak gurasoarekin batera, norberak aukeratutako buruhaundia muntatuko du. 11 modelo ezberdin daude aukeran, atxikituriko fitxategian ikus ditzakezue.

Eskaera handia balego, bi taldetan antolatuko gara. Lehena 15:30tik 17:30ra eta bigarrena 18:00tik 20:00ra.
Noiz: apirilak 13 arratsaldez
Nori zuzendua: haurrak (4 urtetik gorakoa izatea aholkatzen da) nagusi batekin
Non: Domingo Agirre ikastetxean
Prezioa: haur bakoitzeko 15€
Izen ematea: inika bidez edo 943730068 telefonora deituta martxoaren 29ko 12:00 baino lehen
Izena ematerakoan aukeratutako modeloa adierazi behar da.


Guraso Elkartea 21/03/19 12:12

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

GIRO POLITA SANTO TOMASETAN!!!